BERRIZERE MANUEL GOGUAN

Nere anai zaharra Manuel barko deskargan eta kargan ibiltze zan.

Batzuek ikatza, lingotia eta kokakin kargatuta etortze zian,

baita platerak iteko iheltsu tankerako produto txuri batekin ere.

Barko hauek normalian uztutze zian kargamento habekin baña gehienak

iraulika eta porlanakin kargatze zian. Iraulika Beduako fabrikan ite zan, porlana berriz Arruako ABC fabrikan.

Egun batian beti bezela, gosaiakin joate nitzan molla eta normalian seriyo seriyo lanian jardutze zian. Egun hortan barko hortara irixtian, konturatu nitzan han beste anbiente bat zeola. Hango parria ta alaitasuna. Hala, barko famoso hori Terry koñakakin kargatuta etorri zan. Koxmeneko famili horrek zekan koñakan distribuziyua. Han ikustet nere anai zaharra terry botella hartuta, kaska ixkiña batian jotze dula, botellan muturra puskatu eta glanga glanga trago earrak eiñaz.

Horregatikan zeuden hain pozik eta algarak egiñaz gustora danak.

Illuntze aldea barko hori deskargatze zuen eta han etortze dia Pakokaldez eta nere anaya balantza earrak eiñaz, alkarrei lagunduaz, kontentu eta parreguriakin etxera.

Barkua deskargatu bai, baña beayek karga karga inda.

Hortan pasa ziran urte batzuek eta barko hori etzan etortzen Zumaira.

Ez hori eta ez bestiak. Itxura danez, Zumaiko puertua etzan oso segurua, noixian behin barkon bat haitzeta joate zalako, eta erabaki zuen Pasaira pasatzia barko gehienak. Pena haundiyena Terry-kin kargatuta etortze zan barkuak eman zioen.

Nere aitona Manuel Motxa, San Migueltarra, gabarrerua zan eta Bedutikan gabarra kargatuta beak bakarrikan ekartze zun uran korrientiak aprobetxatuaz. Uran goruntzian jute zan eta beruntzian etortze zan. Gure amak esate zun biajeko hiru errial patze ziyoela.

Post hau Pasadizuak atalean publikatu zen. Gogokoetara gehitzeko lotura iraunkorra.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s